jueves, 13 de noviembre de 2008

¡NO A LA REVENTA!

Egunotan, AC/DC ren sarrerak salmentan noiz jartzen diren informazio bila ibili naizen bitartean, paulamuleren bogean BECen web ofizialean jada kontzertuaren berri agertzen dela irakurri dut. Horrek orain arte baieztatu gabeko gertakaria izan dela baieztatzen du. Aldiz, badugu jada frogagiri bat, hona hemen lotunea: http://www.bizkaiaarena.com/portal/page/portal/GRP_ARENA/P_ARENA_AGENDA/P_ARENA_EVENTOS/P_ARENA_AC_DC

Esan beharra dago baina, taldearen webgunean Barakaldoko kontzertuaren berririk ez dagoela. Horrek giroa pixkat urduritzen du, baina goazen konfiantza punttu bat dedikatzera...

Beldur gara ordea, jende gehiegi gara gauza beraren bila. Aurreko postean aipatutako Black Ice diska berria izugarrizko arrakasta izaten ari da. Nahiz eta aste gutxi batzuk besterik ez izan, besteak beste Estatu Batuak, Kanada, Australia, Zelanda Berria, Erresuma Batua, Irlanda, Alemania, Austria, Suitza, Italia, Espainia, Suezia, Finlandia, Norvegia, Dinamarka, Txekia eta Argentinan lehenak doaz salmenten zerrendetan. Arrazoi honetxegatik eta aurrekoan gertatutakoa ikusita ez da lan erraza izango. Hori bagenekien, baina kontutan izanda Madril eta Bartzelonarako sarrerak lau ordutan bukatu zirela, bitarte horretan bai ServiCaixa, bai Viajes Halcón, eta baita El Corte Ingléseko zerbitzu elektronikoak saturatuta egon zirela eta hauek eskuratzea ia ezinezkoa izan zela... Ez dut pentsatu ere egin nahi oraingo honetan sortuko den zoramenan!

Guzti honen okerrena interneten zehar bueltaxka bat emanez gero ikus daitezken birslamenten asuntua da, gori gorian ebayen adibidez. Azkenean beti berdinera goaz, bakoitzak bere txilborrera (aspaldian erabiltzen dudan bidezko esaldia). Xoxa batzuk lortzeko (eta beste batzuk puteatzeko) asmoarekin kontzientziki jokatzen duen tip@ "azkar" hoien irtenbide eskasa...

Behin Elgoibarko lagun batek Errealeko partiduaren takilletan oihukatu zuen "¡NO A LA REVENTA!" marruari batzen naiz!

Hona hemen AC/DCren diska berriaren "Rock ´N Roll Train"en bideo ofiziala, edo euskaltuben.


2 comentarios:

Anónimo dijo...

Bueno, ea azkenean lortzen duzun sarrera eskuratzea.

Bien bitartean, operarekin konformatu beharko zara! ;)

Neuke dijo...

Orgia amaitezina ez, ipuin amaitezina, bufff!! Hau asko ari da luzatzen, dena oso arraroa da. Gaur egun oraindik ez dakigu noiz jarriko diren sarrerak salgai. Hortik irakurri dut agian hilaren 25-27an jarriko direla... Auskalo. Saiatuko naiz informatuta mantentzen.
Eta bai! bitartean operari joko diot! jeje! Aldaketa latza, baña ondo dago, "culturilla general"...