lunes, 3 de noviembre de 2008

AC/DC Barakaldon

Onartu da jada! Kostata, baina pasa den ostiral honetan datorren urtearen apirilaren 4ean AC/DC izango "dugula" Barakaldoko BECen baieztatu da.

Oroitzapenak besterik gordetzen ez duen "Black Ice" diskarekin puskatuko dute zortzi urtetako ixiltasuna.
Batzuek diotenez, sarrerak hilabete honen erdikaldean jarriko dira salmentan, oraindik konfirmatu gabeko asuntua dugu hau. Ordea, tentuz ibili beharko gara joan nahi dugunok, Madril eta Bartzelonarako sarrerak lau ordu eskasetan agortu baitziren. Kontutan izanda kontzertu hau larunbatean izango dela eta hamazazpi bat mila lagunentzako lekua besterik ez dagoela, hare eta saiagoa izango dela pentsatzen dut.

Oraingo honetan sarrerik gabe ez geratzea espero dut!

No hay comentarios: